Bizkaia ikusgarria

Bizkaiak ikuspegi ikusgarriak eskeintzen gaitu. Muskizetik Ondarroaraino bizkaitar kostaldeak paisaia ezinhobea erakusten gaitu. Bizkaiak 28 hondartza ditu eta amildegi ikusgarriak, hori dela eta ‘Juego de Tronos’ telesailak horietariko batzuk aukeratu zituen eszenatoki moduan.

Bizkaiko kostaldearen erdian San Juan de Gaztelugatxe aurkitzen da, Bakio eta Bermeoren artean. Bertako elizara igoteko harrizko zubi bat igaro beharko duzu eta 231 eskilara igo. Zonalde guztia babestuta dago eta bertara joatea pentsatu baduzu derrigorrezkoa duzu doako tiket bat hartzea www.bizkaia.eus web orrialdean.

Gure ostatutik gertu
Gure ostatuaren ingurutik txango oso politak egingo dituzu. Adibidez:

Urdaibai
Erreka ondotik dagoen paseotik hasita, Urdaibai paraje bakarra da. Hemen ikaragarrizko hondartzak (Laga, Laida…) eta xarma handiko herriak, Elantxobe, Bermeo, Mundaka edo Gernika bezala, aurkituko dituzu. Gernikan gainera ez ahaztu bere Juntetxea eta zuhaitza ikustea derrigorrezko bisita dela.

Hiriburua: Bilbao
Mendiz inguratuta, hiri baten transformazio urbanistikoaren adibidea da.Hemen monumentu eta museo pilo bat aurkitu dituzu: Guggenheim museoa, Azkuna Zentroa. Bellas Artes museoa, Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia, alde zaharra… Gainera erreka hegalatik paseo bat ematea oso gomendagarria da.

Bizkaiko zubia
Bizkaiko Zubia edo ‘Puente Colgante’ Portugalete eta Getxo artean kokatzen den zubia da. Alberto de Palaciok egin zuen orain dela 125 urte baino gehiago. UNESCOk munduko ondare moduan izendatu zuen. Goiko pasarelatik ikusgarriko ikuspegia izango dugu.

Lekeitio
Itsas herri benetan polita da Lekeitio. Bere irla, Santa Katalinako itsasargia edota bere hondartzek bisitako egun bat merezi dute. Txango hau oso gomendagarria da.

Parketxeak
Bizkaiak baditu mendiak eta haranak. Durangoaldean, Urkiolako parketxea ikusgarria da, baita Gorbeia mendia ere Araba eta Bizkaia artean edota Armañón Enkarterrietan. Guztietan txango ezinhobeak aurkituko dituzue.

AISIALDIA
Web orrialde hauetan aisialdiaz gozatzeko hainbat proposamen aurkituko dituzue:
-Txikiekin eta familian egiteko planak: www.txikaletos.com
-Antzerkia gustoko baduzu: Teatro Arriaga, Teatro Campos, Palacio Euskalduna
-Aisialdi gida: La Ría del Ocio
-Museoak: Guggenheim, Bellas Artes de Bilbao, Museo Marítimo, Euskal Herria Museoa Gernika, Museo de la Paz de Gernika